I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
264/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Cortesko "Monte de la Cruz" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen duena. Ikastetxeak, hemendik aurrera, "Cerro de la Cruz" izena izanen du.
Ikusirik Cortesko Udalak 1996.eko ekainaren 12an hartutako Erabakia, herri horretako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren Eskola Kontseilua entzun ondoren, ikastetxearen izena hemendik aurrera "Cerro de la Cruz" izan dadin.
Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde esparruko Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen urriaren 10eko 185/1994 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluan adierazitakoa kontuan harturik,
Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak proposaturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Cortesko "Monte de la Cruz" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea. Ikastetxearen izena, hemendik aurrera, "Cerro de la Cruz" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa izanen da.
2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko agintzea.
3. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Plangintza eta Ikastetxe Atalera eta Eskolatze eta Estatistika Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Ikastetxeen Erregistro Bulegora, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Ikastetxeen Erregistro Berezian izapidatu ahal izateko.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita seian.- Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: A9605466