I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
263/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Iruñeko "La Granja-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izendapen bereziaren aldaketa baimentzen duena.
Iruñeko "La Granja" eta "San Juan-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuetako Eskola Kontseiluek hartutako erabakia ikusirik, zeinean Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak aurrerantzean ikastetxe horrek izango duen izendapen bereziaren aldaketa proposatzen duen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Arautegi Organikoa onetsi zuen urriaren 10eko 186/1994 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ikusirik halaber Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak emandako txostena,
Irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloan Estatuko Administrazioaren funtzio eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege-Dekretuan xedatutakoarekin bat, kontuan hartuz Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak, eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak proposaturik,
ERABAKI DUT:
1. Iruñeko "La Granja-Donibane" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izendapen berezia aldatzea, zeina hemendik aurrera "Julio Caro Baroja" Bigarren Hezkuntzako Institutua izendatuko den.
2. Izendapen berriak indarra hartuko du 1996/1997 ikasturtean.
3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.
4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuari, Plangintza eta Ikastetxe Atalari eta Eskolatze eta Hezkuntza-Estatistika Bulegoari, bidezko ondorioetarako, eta Ikastetxeen Erregistrorako Bulegoari Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren Ikastetxeen Erregistro Bereziaren aurrean ondorengo tramiteak egin ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita seian.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: A9605465