86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

243/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Iruñeko "Ursulinas" batxilergoko ikastetxe pribatua Iruñeko "Ursulinas" bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatu bihurtzen duena.

Ikusirik ikastetxeko titularraren izenean Guadalupe Murillo Oficialdegui andreak eskatuta ireki den espedientea, Iruñeko "Ursulinas" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua ireki eta iharduteko behin-betiko baimenaren eskaera jasotzen duena, ikastetxe pribatuei Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 8. artikuluan xedatukoari jarraikiz, eta ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren arabera ikastetxearen instalazioak egokiak direla maiatzaren 29ko 640/1995 Ebazpenaren bitartez deklaratu ondoren,

Irakaskuntza ez-unibertsitarioen alorreko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Administraziora eskualdatzeari buruzko abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua (1990-09-1eko E.A.O.).

Araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxeetako gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (1991-06-26ko E.A.O.), eta ikastetxe pribatuei Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko ikasketa ez- unibertsitarioak irakasteko baimena emateko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan (1992-09-9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa aplikatuz,

Nafarroako irakaskuntza pribatuaren eskola plangintzaren esparru orokorrean Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzuak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak egindako txosten teknikoak ikusita,

Eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak esleitu dizkidan ahalmenak (1983-04-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko "Ursulinas" batxilergoko ikastetxe pribatua Iruñeko "Ursulinas" bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatu bihurtzeko, 1995/1996 ikasturtetik aurrerako ondorioekin.

2. Aipatu ikastetxeari behin-betiko baimena ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak emateko 1995/96 ikasturtearen hasieratik aurrera, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako egutegiari jarraikiz, irakaskuntza horiek ezartzen diren neurrian, irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta beraz, 1995/96 eta 1996/97 ikasturteetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenbiziko Zikloko irakaskuntzak emateko baimen berezia, otsailaren 22ko 60/1996 Foru Aginduko 1.1. idazatian aipatzen dena (1996-03-18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) indargabetzea.

3. Halaber, Iruñeko "Ursulinas" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak baimenduak zituen Batxilergo Bateratu Balioanitzeko ikasketak eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtekoak irakasten jarraituko du, ikasketa horiek amaitzen diren arte, Foru Agindu honetako aurreko puntuan aipatu den irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

4. Ikastetxearen erregistro datuak ondokoak dira:

Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen berezia: "Ursulinas".

Titularra: Hermanas Ursulinas de Jesús.

Ikastetxearen helbidea: Agoitz kalea, 1.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Osaketa juridikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 12 unitate, osotara 360 ikasle hartzeko tokia dutela.

Aldi baterako, unitate bat gehiago baimenduko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan 1995/96 ikasturtean, D.B.H.ko hirugarren mailara zabalduko dena 1996/97 ikasturtean eta D.B.H.ko laugarren mailara 1997/98 ikasturtean. Unitate horren baimena 1997/98 ikasturtea bukatzean amaituko da.

600 ikasle hartzeko tokia duten Batxilergo Bateratu Balioanitzeko eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturteko 16 unitate. Unitate eta ikasle postu horiek 1970.eko Hezkuntza Lege orokorreko ikasketei dagozkie eta murrizten joanen dira aipatu ikasketak amaitu eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Legeari dagozkionak ezartzen diren neurrian, irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuak ezarritako egutegiaren arabera.

5. Baimendutako ikasle postuen kopuruari buruz aurreko puntuan ezarritakoa gora-behera, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoa aplikatu ahal izanen du.

6. Iruñeko "Ursulinas" Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eman ahal izateko Hitzarmenen Araubidean hura sartzea bidezko deklaratu baitzen maiatzaren 29ko 640/1995 Ebazpenaren bitartez, horretarako indarra duten arauetan ezarritakoari segituko dio.

7. Foru Agindu honetan seinalatutako datuetako batzuk aldatzeko administrazio baimena beharko da, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren Hirugarren Tituluan aurrikusitako moduan.

8. Baimen hau ezeztatu ahal izanen da aurreko puntuan aipatu den Foru Dekretuaren Laugarren Tituluan aurrikusitako kasuetan.

9. Ikastetxeak bete beharko du eraikinak suteen kontra babesteko baldintzei buruzko CPI/1991 NBE eraikuntzako oinarrizko araua, martxoaren 1eko 279/1991 Errege Dekretuan onetsia, eta batez ere, D eraskinean xedatzen duena, izan ere hor ezartzen baitira irakaskuntzarako erabiliko diren eraikinen baldintza bereziak.

10. Ebazpen honen kontra interesatuak helegite arrunta paratu ahal izanen du Nafarroako Gobernuan, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epean.

11. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

12. Foru Agindu hau igortzea ukitutako ikastetxera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzura eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Plangintza eta Ikastetxe Atalera eta Eskolatze eta Estatistikaren Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan, eta Ikastetxeen Erregistrorako Bulegora, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Ikastetxeen Erregistro Berezian izapida dadin.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita batean.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: A9605326