I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
655/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Zuluetako Lerrokaduren Azterlana, 55. lurzatiari dagokiona eta Venancio Monreal Aguirre jaunak sustatua, behin-betikoz onesten duena.
Noain-Elortzibarko Udalak, idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.
Aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena ikusita, bidezko da behin-betikoz onestea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrak xedatzen duenari jarraikiz; hortaz,
AGINDU DUT:
1. Zuluetako Lerrokaduren Azterlana, 55. lurzatiari dagokiona eta Venancio Monreal Aguirre jaunak sustatua, behin-betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Noain-Elortzibarko Udalari, Zuluetako Kontzejuari eta Venancio Monreal Aguirre jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita zazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.
Iragarkiaren kodea: A9605552