I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
575/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Eratsungo "Hiri Lurzorua Mugatzeko Proiektuaren aldaketa-Lerrokaduren Azterlana" izeneko espedientea, 42A, 42C eta 44A lurzatiei dagokiena eta bertako Udalak sustatua, behin-betikoz onesteari uko egiten diona.
Eratsungo Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.
Hiri lurzoruan aurreikusitako zabaltzea ez da justifikatzen indarra duen araudiak horretarako eskatzen dituen hirigintza zerbitzuak aldez aurretik izatearekin.
Hortaz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarriari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Eratsungo "Hiri Lurzorua Mugatzeko Proiektuaren aldaketa-Lerrokaduren Azterlana" izeneko espedientea, 42A, 42C eta 44A lurzatiei dagokiena eta bertako Udalak sustatua, behin-betikoz onesteari uko egitea.
2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Eratsungo Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hemezortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.
Iragarkiaren kodea: A9605281