I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
573/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Esteribarko Arau Subsidiarioak, Olloki eta Iragiko herriguneetan eta hirigintza araudi orokorraren 29, 40. eta 43. artikuluetan aldatzeko espedientea, Udalak sustatua, behin-betikoz onesten duena.
Esteribarko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.
Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren aldeko txostena aztertuta, bidezko da behin-betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
AGINDU DUT:
1. Esteribarko Arau Subsidiarioak, Olloki eta Iragiko herriguneetan eta hirigintza araudi orokorraren 29, 40. eta 43. artikuluetan, aldatzeko espedientea, Udalak sustatua, behin-betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Esteribarko Udalari, Ollokiko Kontzejuari eta Iragiko Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hemezortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.
Iragarkiaren kodea: A9605221