86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

572/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, Donantes de Sangre eta Dulce Nombre karrikei dagokiena eta Eduardo Sonia Gil jaunak sustatua, behin-betikoz onesteari uko egiten diona.

Ablitasko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.

Aldaketaen xedea da Ablitasko Katastroko 583. lurzatiarren 2.220 metro karratu, Planeamendurako indarra duten Arau Subsidiarioetan lurzoru ez-urbanizagarri gisa sailkatuak, hiri lurzoru gisa sailkatzea.

Aurkeztutako proposamena aztertuta, ondoko akats hauek atzeman dira:

-Lurzatia ibilgailuetarako bide baten ondoan dagoenez, egoki litzateke Udalak espedientea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentura igortzea, honek txostena eman lekion, 10/94 Foru Legearen Erregelamendua garatzen duen 85/95 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

-Oinarrizko hirigintza zerbitzuek, lurzoru bat hirilurzoru gisa sailkatu ahal izateko, beti ere eta gutxienez bildu behar dituzten baldintzak 10/94 Foru Legearen 7. artikuluaren edukia erregelamenduz garatzen duen 85/95 Foru Dekretuaren 2. artikuluan daude zehaztuta.

-Proposamenaren xede diren lurrek ez dituzte oinarrizko hirigintza zerbitzuak betetzen ezta lurzoru bat hirilurzoru gisa sailkatu ahal izateko 85/95 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren gutxienezko baldintzak ere (lur horren hegian ez da ur-hornidurarako hodirik; lurraren bazterrean ez da tentsio bajuko energia elektrikoa hornitzeko sarerik; ibilgailuetarako sarbideak ez du zoladura behar bezalako baldintzetan).

Aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita, bidezkotzat jo da haren behin-betiko onespenari uko egitea.

Hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ablitasko Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, Donantes de Sangre eta Dulce Nombre karrikei dagokiena, Eduardo Sonia Gil jaunak sustatua, behin-betikoz onesteari uko egitea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Ablitasko Udalari eta Eduardo Sonia Gil jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hemezortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9605220