86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

559/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Zuñigako Lerrokaduren Dokumentua, A Zonaldeari dagokiona, eta bertako Hiri Lurzoruaren Mugaketaren aldaketa, biak Udalak sustatuak, behin-betikoz onesten dituena.

Zuñigako Udalak espediente elkartu bat, bere baitan Hiri Lurzoruaren Mugaketaren aldaketa eta A Zonaldearei dagokion Lerrokaduren Dokumentua biltzen dituena, aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin-betikoz onetsia izan dadin.

Lerrokaduren Dokumentuaren zehaztapenek eta indarra duen araudiak aipatzen dituen zerbitzuak izateak haren onespena ahalbidetzen dute.

Hortaz, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena aztertuta, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarriak eta seigarren xedapen iragankorrak xedatzen dutenari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Zuñigako Lerrokaduren Dokumentua, A Zonaldeari dagokiona eta bertako Hiri Lurzoruaren Mugaketaren aldaketa, biak Udalak sustatuak, behin-betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dela adieraztea, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Zuñigako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamahiruan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Javier del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9605280