86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

249/1996 FORU DEKRETUA, ekainaren 24koa, "11. Eremua, Aragoi ibaiko goialdea (bigarren fasea) soluzio bateratuaren presio handiko ur hornidura" proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 26an emandako 109/1996 Ebazpenaren bidez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onetsi zen eta hasiera eman zitzaion desjabetzapen prozedurari "11. Eremua, Aragoi ibaiko goialdea (bigarren fasea) soluzio bateratuaren presio handiko ur hornidura" proiektua gauzatzeko. Jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori amaitzerako alegaziorik aurkeztu ez zenez, aipatu proiektua behin-betikoz onetsi zen, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 27ko 318/1996 Ebazpenaren bidez.

Lanak egitea garrantzizkoa eta presakoa da, proiektuak ukituriko herriei ur hornidurarako egokiak diren azpiegiturak eman behar zaizkielako.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, justifikatutzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauan egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "11. Eremua, Aragoi ibaiko goialdea (bigarren fasea) soluzio bateratuaren presio handiko ur hornidura" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuak proiektu horri dagokion desjabetzapen prozeduraren izapideak eginen ditu, erabat ebatzi arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederetziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita lauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli.-Toki Administrazioko kontseilaria, Javier Luis del Castillo Bandrés.

Iragarkiaren kodea: A9605502