I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
ERABAKIA, 1996.eko apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzu publikoaren kontzesioa, III. zonakoa (Tutera eta eskualdea), esleitzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuak 1996.eko apirilaren 22an harturiko erabakiaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: Nafarroako ibilgailuen ikuskapen teknikorako zerbitzu publikoaren kontzesioa, azaroaren 9ko 262/1989 Foru Dekretuak mugatu zuen III. zonakoa (Tutera eta eskualdea).
-Esleipen modua: Lehiaketa.
-Kontzesioaren epea: 20 urte. Aldiro, hamar urterako luzatu ahalko da, guztira 99 urte baino gehiago ez, luzapen guztiak hartuta.
-Kontzesioaren kanona: 1.400.000 pezetako kanon finkoa eta 300 pezeta ikuskatzen den ibilgailu bakoitzeko.
-Kontzesioaren hartzailea: Revisiones de Navarra, S.A. (A-31/115967 IFZ).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hogeita bian.-Lehendakaritza kontseilaria, Federico Tajadura Iso.
Iragarkiaren kodea: A9605223