86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

DEIALDIA, Osasunbidean-Nafarroako Osasun Zerbitzuko biologo kliniko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan aritzeko biologo kliniko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 1995.eko maiatzaren 17ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara. Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak izendapen proposamena aurkeztu du probak gainditu dituen izangai bakarraren alde.

1. Alberto Valiente Martín jaunaren aldeko izendapen proposamena onetsi da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan aritzeko biologo kliniko lanpostu baterako.

2. Argitara bedi hori guzia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Luis Cruchaga Equiza.

Iragarkiaren kodea: A9605357