I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko informatika sistemetako goi mailako teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan aritzeko informatika sistemetako goi mailako teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 1995.eko maiatzaren 15eko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara. Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak izendapen proposamena aurkeztu du puntuazio altuena erdietsi duen izangaiaren alde.
1. Carmen Labayen Arbe andrearen aldeko izendapen proposamena onetsi da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan aritzeko informatika sistemetako goi mailako teknikari lanpostu baterako.
2. Argitara bedi hori guzia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Luis Cruchaga Equiza.
Iragarkiaren kodea: A9605355