86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

787/1996 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Angel Galdiano García jauna, langile funtzionarioa, bitartekotasunez, Azkoiengo Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen hornidura erregulatzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuak, bigarren xedapen gehigarriaren 6 idazatian ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak unitate organikoetako buruak bitartekotasunez edo ihardunean izendatzeko ahalmena duela.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Angel Galdiano García jauna, langile funtzionarioa, Azkoiengo Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendari izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea. Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamabian. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.-Angel María Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9605342