86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

714/1996 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait Ospitaletako Larrialdi Unitateetarako Mediku Atxikien lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 23an emandako 714/1996 Ebazpenaren bidez, zenbait Ospitaletako Larrialdi Unitateetarako Mediku Atxikien lanpostu huts hauek esleitu dira:

Tomás Belzunegui Otano jaunari, funtzionarioa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat.

José María Arraiza Donazar jaunari, funtzionarioa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat.

Francisco Javier Sesma Sánchez jaunari, funtzionarioa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat.

Ana Sola Larraza andreari, funtzionarioa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu huts bat.

Argitara eman da orok jakin dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel María Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9605324