I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
FORU AGINDUA, 1996ko ekainaren 17koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak emana, Pablo Larraz Algarra jauna, bitarteko izaeraz, Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko bulegoburu izendatzen duena.
Maiatzaren 25eko 9/1985 Foru Legeak, atalburutzak eta bulegoburutzak nola bete arautzen duenak, 2. artikuluan xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitartekotasunez bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek beteko dituztenak nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dira.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Pablo Larraz Algarra jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, bitarteko izaeraz, Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko bulegoburu izendatzea.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: A9605468