86. ALDIZKARIA - 1996ko uztailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

143/1996 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Darío Ortega Núñez jauna, bitartekotasunez, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomiko eta Erregistrorako unitateburu izendatzen duena.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa aldatzen duen azaroaren 13ko 545/1995 Foru Dekretuaren Laugarren Xedapen Gehigarriak xedatzen duenez, unitateburutzak bitartekotasunez bete ahalko dira, Foru Komunitateko Administrazioaren nahiz haren erakunde autonomoetako edo haiei atxikitako langileen artean Osasun kontseilariak egindako izendapenaren bidez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Darío Ortega Núñez jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, bitartekotasunez, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomiko eta Erregistrorako unitateburu izendatzea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeita seian.-Osasun kontseilaria, Fernando María Puras Gil.

Iragarkiaren kodea: a9605462