I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Legeak
13/1996 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari kreditu berezi bat ematen diona.
NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIORDEA NAIZEN HONEK
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:
EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUARI KREDITU BEREZI BAT EMATEKO FORU LEGEA
Ekonomia eta Ogasun Departamentua "Sociedad de Garantía Recíproca. SONAGAR" elkarteari aportazio bat egiteko premiaz ohartu da, "Probisio teknikoen fondoa" deitutakoa hornitzeko.
Horrenbestez, premia horiek betetzeko, behar den kreditu berezia ematen zaio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
1. artikulua. 200.000.000 pezetako kreditu berezia ematen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren beharrak betetzeko. Kreditu berezi hau 14002 Proiektuan erabiliko da (11300-7709-6127 kontusaila, 08695-7 lerroa, "SONAGAR-entzako aportazioak"). Aportazioa, 200.000.000 pezetakoa, 1996ko Gastuen Aurrekontuaren kargura hartuko da.
2. artikulua. Kreditu berezi horren finantzabidea "Aurreko ekitaldietako superabitaren aplikazioa" izeneko kontusailaren kargura eginen da.
AZKEN XEDAPENA
Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.
Iragarkiaren kodea: A9605670