78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Iharduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eta hamabost (15) lanegunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, jendaurrean egonen dela Zangozako Merinaldea kaleko 16.ean dagoen lantegia egokitzeko lanen lizentziari buruzko espedientea, iharduera sailkatuen arauteriari jarraikiz. Ondoren ihardueraren ezaugarriak ageri dira, aipatu epean bidezko juzkatzen diren erreklamazioak egin daitezen:

Sustatzailea: Venancio Villanueva, S.A. Iharduera: hestebeteak egiteko industria. Tokia: Zangozako Merinaldea, 18, Burlata.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, ohartarazten delarik ebazpen horren aurka zuzenean administrazioarekiko helegitea jarri ahalko dela Nafarroako Auzitegi Nagusian, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitalpenetik hilabeteko epearen barnean.

Burlatan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A9605113