78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Iharduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen direla ondotik zehazten diren espedienteak, iharduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Estampaciones Navarra, S.A. Iharduera: xaflazko estanpazioak. Tokia: Berriobeitiko Comarca 1 industrialdea.

Eskatzailea: Centro Técnico de Reparación de Vehículos Autozona, S.L. Iharduera: ibilgailuak konpontzea. Tokia: Gipuzkoako errepidea, 6. km., Berriobeiti.

Berriobeitin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A9605112