78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U F I A

Herri larreen probetxamendua

Zufiako Kontzejuak (Metauten), 1996.eko ekainaren 6an, 15 laneguneko epea irekitzea erabaki zuen ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, laborantzako herrilurren probetxamendurako eskubidea izan uste duten lagun guztiek eska diezaioten Zufiako Kontzejuari.

Famili unitateak herri probetxamenduen onuradun izanen dira baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Adinez nagusi izatea, edo adinez ttiki burujabea edo epaitegiz gaitua.

b) Udal Erroldan izen emana egotea, Zufiako bizilagun gisa, guttienez ere urtebete lehenagotik.

c) Urtean guttienez ere bederatzi hilabetetan Zufian bizitzea.

d) Zerga betebeharrak eguneratuak izatea Zufiako Kontzejuarekin.

Eskabideetan adierazi behar da:

Zufian (Metauten) katastroan sarturik dauden azienda buruak.

Erabili nahi dituen probetxamenduen zerrenda ordenatua.

Famili egoera.

Elkarrekin bizi diren kideak.

Argitara ematen da interesatuek jakin dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Zufian, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren zazpian. Kontzejuburua, José Julián Díaz Zubeldia.

Iragarkiaren kodea: A9604938