78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasierako onespena, kultur iharduerei dirulaguntzak emateko udal erregelamenduari

Lizarrako Udalak, 1996.eko ekainaren 6an egindako bilkura arruntean, hiri honetako kultur iharduerei dirulaguntza emateko udal erregelamendua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar lanegunez jendaurrean egonen da bizilagunek eta interesatu eskubidedunek espedientea aztertu eta erreklamazio, enura edo ohartarazpenak aurkez ditzaten.

Espedientea interesatuen eskura dago Bulego Orokorretako Kultura bulegoan, ohiko orduetan.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren zazpian. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9604922