78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lehiaketa publikoa. Kontsumitzailearendako informazio bulegoa

Udalak, 1996.eko ekainaren 6an egindako bilkuran, Kontsumitzailearendako Informazio Bulegoaren ardura administratiboa emateko lehiaketa publikoa arautzen duen baldintza administratiboen plegua onestea erabaki zuen.

Lehiatzaileek hogei laneguneko epea izanen dute proposamenak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Interesatuek bulego orokorretan eskatu ahalko dituzte baldintzen fotokopiak, ohiko orduetan.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamarrean. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9605065