78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelai I.P.an hainbat obra egiteko lehiaketa publikoaren deialdia

Alkatetzak 1996.eko ekainaren 10ean eman Ebazpenaren bidez, Sanduzelai I.P.an hainbat obra egiteko proiektuan dauden lanak kontratatzeko lizitazioaren deialdia egin da. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: hainbat obra Sanduzelai I.P.an.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 12.843.273 pezeta.

Burutze epea: bi hilabete edo eskaintzan aipatzen dena ttikiagoa bada.

Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken laneguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan agertzen direnak. Ekarri beharreko dokumentuek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko zortzigarren lanegunean, eguerdiko ordu batean.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko karrikako 11-3.ean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hamaikan. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9604858