78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Cardenal Ilundain I.P.an zoladura emateko eta patioa ixteko lanen lehiaketa publikoaren deialdia

Alkatetzak 1996.eko maiatzaren 30ean eman Ebazpenaren bidez, Cardenal Ilundain I.P.an zoladura emateko eta patioa ixteko proiektuan dauden lanak kontratatzeko lizitazioaren deialdia egin da. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: Cardenal Ilundain I.P.an zoladura emateko eta patioa ixteko lanak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 30.036.648 pezeta.

Burutze epea: hiru hilabete edo eskaintzan aipatzen dena ttikiagoa bada.

Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken laneguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan agertzen direnak. Ekarri beharreko dokumentuek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko zortzigarren lanegunean, eguerdiko ordu batean.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko karrikako 11-3.ean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren bortzean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9604857