78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Castejongo Udalak Chateauneuf sur Sarteh karrikako xehetasun azterlana, Equiza eta Alegría jaun arkitektoek prestatua, hasiera batean onestea erabaki zuen 1996.eko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean. Jendaurreko aldia hamabortz egunekoa da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraikiz, eta hartan bizilagun eta interesatuek espedientea aztertzen ahal dute bidezko juzkatzen dituzten erreklamazio, enura eta ohartarazpenak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren seian. Alkate udalburua, Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A9604855