78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuan, 1996.eko ekainaren 19ko 11:00etan aurkeztu direla "Asociación de Transportistas Atarrabia" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu jarduera horretan ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Pedro Izco Tirapu eta Fermín Izko Tirapu jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezkotzat hartzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epearen barrenean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko ekainaren hogeian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A9605218