78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

549/1996 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, kafetegien eta jantokien zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikorako deialdian atzemandako akatsak zuzentzeko agindua ematen duena.

Mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita lauko ebazpenaren iragarkian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kafetegien eta jantokien zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikorako deialdia egiten zuen hartan, akatsak bazirela ohartuz, horiek zuzentzeko agindua eman da, eta honela geldituko dira:

Honako hau dioen lekuan: "a) behin-behineko fidantza, 1. lotea: 20.000 pezeta", honela behar du: "a) behin-behineko fidantza, 1. lotea: 60.000 pezeta. Arrosadiako Campuseko kafetegia. Lizitaziorako hasierako prezioa: 3.000.000 pezeta."

Honako hau dioen lekuan: "b) behin-behineko fidantza, 2. lotea: 60.000 pezeta", honela behar du: "b) behin-behineko fidantza, 2. lotea: 20.000 pezeta. Arrosadiako Campuseko kafetegia. Lizitaziorako hasierako prezioa: 1.000.000 pezeta."

Honako hau dioen lekuan: "c) behin-behineko fidantza, 3. lotea: 10.000 pezeta", honela behar du: "c) behin-behineko fidantza, 3. lotea: 10.000 pezeta. Osasun-Ikasketen Unibertsitate-Eskolako kafetegia eta jantokia. Lizitaziorako hasierako prezioa: 500.000 pezeta."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamazazpian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9605224