78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1624/1996 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, 1996. urtean Nafarroako zenbait zuhaitz bereziren zainketa eta mantenimendua lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, 1996. urtean Nafarroako zenbait zuhaitz bereziren zainketa eta mantenimendua lehiaketaren bidez kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Lehiaketaren xedea: 1996. urtean Nafarroako zenbait zuhaitz bereziren zainketa eta mantenimendua.

-Adjudikatzeko era: Prozedura irekiko lehiaketa bidez eginen da adjudikazioa.

-Lizitazio prezioa: Gehienez ere 2.800.000 pezetakoa izanen da, BEZa barne.

-Egiteko epea: 1996.eko abenduaren 31 arte.

-Proposamenen aurkezpena: Proposamenak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea 1, 2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren eguneko 14,30ak baino lehen.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Aurkezpenak jendaurrean irekitzea: Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita laugarren eguneko 12,00etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude (Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua), Alondegi kalea 1, 2. solairua, Iruña.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeian.-Ingurugiro zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duenak ................................... J/A, adinez nagusia, .............. IFZ, .............(e)ko ..................... kaleko ...... zk.an bizi dena, ............ P.K., ............ zk.ko telefonoa, bere izenean (edo ...................... ordezkatuz, ........... IFZ, ........................... (e)ko .............. kalea, ........ P.K., ......... zk.ko telefonoa), .................. lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta ................. pezetaren truke (hitzez eta zenbakiz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9605188