78. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1670/1996 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-1 autobia (395 K.P.tik 397 K.P.ra) eraikitzeko proiektua erredaktatzeko lanak" behin-betikoz esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak maiatzaren 29an eman 1670/1996 Foru Aginduaren bidez ondoko kontratu hau behin-betikoz esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "N-1 autobia (395 K.P.tik 397 K.P.ra) eraikitzeko proiektua erredaktatzeko lanak".

-Esleipen mota: lehiaketa.

-Esleipen prezioa: 9.967.500 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Elsamex, S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeita bederatzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis María Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: A9604975