70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E I A U R R I E T A

Oihan enkantea, % 10eko beherapenarekin

Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri ditu plegu itxiaren bidezko enkante publikoan honako oihan probetxamendu hauek, % 10eko beherapenarekin.

1996.eko plana

1. lotea.-Zatoian, 559 ler gorri, 480,43 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa, beherapena barne: 2.799.774 pezeta.

2. lotea.-Zatoian, 430 ler gorri, 375,51 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa, beherapena barne: 2.093.326 pezeta.

Proposamenak, hasierako prezioaren % 2a fidantzatako ordaindu izanaren gordekinarekin batera, baita enpresaren sailkapen agiria ere, udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren laneguneko eguerdiko hamabiak baino lehen, ondoren irekiko baitira.

Bestelako baldintzak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Eiaurrietan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Luis Carrica Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: A9604528