70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I E G I

Lurzatien enkantea

Udalak UA-20 iharduketa unitateko hainbat lurzatiren enkantea eginen du, plegu itxiaren bidezkoa, gero etxebizitzetarako erabiltzeko.

Proposamenak kartazal itxian aurkeztu beharko dira udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren laneguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Pleguak hurrengo eguneko ordu berean irekiko dira.

Proposamenek baldintza ekonomiko administratiboen pleguan azaltzen diren agiriak izanen dituzte.

Baldintza ekonomiko administratiboen plegua udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Proposamen eredua eta baldintzak udal bulegoetan jaso ahalko dira, aipatu epearen barnean.

Aiegin, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Gregorio de Carlos Lander.

PROPOSAMEN EREDUA

Sinatzen duenak, .............. J/A-k, ........... I.F.Z., ............ bizilaguna, ............ kaleko ....... zk.an bizi denak, ....... posta kodea eta ......... telefono zk.a dituenak, bere izenean edo (................ ordezkatuz, ...... I.F.Z. eta ........... (e)ko ............. kalean bizi dena, ........ posta kodea, ......... telefono zk.a), UA-20 unitateko hainbat lurzati enkante bidez esleitzeko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu den iragarkiaren berri izanik, ...... zk.ko lurzatiaren truke ............ pezeta eskaintzen ditu.

Era berean, enkanteko baldintza ekonomiko administratiboen plegua onartzen du.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9604527