70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 1996.eko maiatzaren 6koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak emana, 1996.eko urtean Nekazaritzako Sindikatuei dagokien dirulaguntza eskuratzeko behar den dokumentazioa aurkezteko epea finkatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak 1995.eko urriaren 16an emandako Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako sindikalismoarentzako dirulaguntzak arautu ziren.

Aipatu Foru Aginduan ezarri zen "Nekazaritzako Sindikalismoarentzako dirulaguntzak" aurrekontuko lerroko % 20 agindu horren lehenbiziko artikuluan ezarritakoa betetzen duten sindikatuen artean hain bana partituko dela, funtzionamendu gastuak finantzatzeko. Foru Agindu horrek aurrekontuko kontusailaren beste % 80 banatzeko irizpideak eta dirulaguntzak eskuratzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak ere ezarri zituen.

1996.eko urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan "Nekazaritzako Sindikalismoarentzako dirulaguntzak" izeneko kontusaila badenez gero, epe bat zabaldu beharra dago Nekazaritzako Erakundeek eskaera eta gainerako dokumentazio guztia aurkez dezaten.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Hogeita hamar egun naturaleko epea finkatu da Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, 1995.eko urriaren 16ko Foru Aginduan ezarritako baldintzak dituzten Nekazaritzako Sindikatuek dirulaguntzak eskuratzeko eskaera egin dezaten, haien ordezkarien bitartez.

2. artikulua. Eskaera horri dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

a) Erakundea legez eratua dela frogatzen duen agiria, bai eta Nafarroan duen helbidea ere.

b) Eskaera egiten denean erakundeak Gizarte Segurantzarekin zorrik ez duela justifikatzen duen agiria.

c) Nafarroako Ogasun Publikoari pagatu beharrekoak pagatu zaizkiola erakusten duen agiria.

d) Urteko funtzionamendu gastuen frogagiriak.

e) Aurreko ekitaldian egindako ihardueretako ordainketa-agiriak.

f) Aurreko ekitaldiko ihardueretako txostena.

g) Afiliazioa dela-eta aurreko urteko dirusarreren egiaztagiriak.

h)Eskaera egiten duen nekazaritza sindikatuko idazkariak egindako egiaztagiria, eskaera egiten den unean zenbat afiliatu dauden egiaztatzen duena.

i)Afiliatuen kuota ezartzen duen azken Zuzendaritza Batzordearen erabakiaren fotokopia konpultsatua.

3. artikulua. Dirulaguntzak eman eta "Nekazaritza Sindikalismoarentzako Dirulaguntzak" izeneko kontusaila partitzeko, kontuan hartuko dira nekazaritza sindikalismoarentzako dirulaguntzak nola eman arautu zuen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kotseilariaren 1995.eko urriaren 16ko Foru Aginduan bildutako baldintzak.

4. artikulua. Urtea bukatu baino lehen, sindikatu onuradunek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuan, agiri bidez, frogatu beharko dute emandako dirulaguntza aurreikusitako xedean gastatu dutela.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren seian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: a9604199