70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Hiriko Alde Zaharreko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa

Udal honek, 1996.eko maiatzaren 3an egindako osoko bilkura arruntean eta Hiri Antolamendu eta Ingurugiroko Informazio Batzordeak hala proposaturik, Hiriko Alde Zaharreko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, bai eta espedientea jendaurrean paratzea ere hogeita hamar egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik. Espedientea udal idazkaritzan dago nahi duen edozeinek aztertu eta bere eskubideen alde egoki juzkatzen dituen alegazioak, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean aurkez ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren seian. Iharduneko alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9604109