II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
Oteitzako exekuzio unitate bateko mugapena aldatzeko hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak 1996.eko apirilaren 30ean egin zuen osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quoruma bildurik, ondotik hitzez hitz transkribatzen den erabakia hartu zen:
1.-Oteitzako Kontzejuan, Berriobeitiko arau subsidiarioen 4. exekuzio unitateko mugapenaren aldaketa, Alvaro Villalba Bazán jaunak sustatua eta Alberto Fernández Morrás jaun arkitektoak prestatua, hasiera batean onestea, hori guzia Hirigintzako Planeamenduari buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
2.-Onetsitako aldaketa jendaurrean paratuko da 15 egunetan, hirigintzako kudeantza arintzeari buruzko martxoaren 14ko 3/1980 Errege Lege-Dekretuaren 4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz; horretarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian tirada haundiena duten egunkarietako batean iragarkia argitaratuko da eta banan- banako jakinarazpena igorriko zaie Oteitzako Kontzejuburuari eta 4. exekuzio unitatearen eremuko jabeei eta ukitutako gainerako interesatuei.
Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Berriobeitin, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamaseian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.
Iragarkiaren kodea: A9604104