70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 1996.eko maiatzaren 20koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak emandako zenbait epaitan agindutakoa zehatz mehatz betearazten duena.

Nafarroako gizarte laneko diplomatuen eta gizarte laguntzaileen elkargo ofizialak, osasun eskualde oinarrizkoen lehen mailako osasun laguntzaren egiturak ezartzeko foru dekretu zenbaiten kontrako administrazioarekiko auzien errekurtsoak bultzatu zituzten; orain artean, epai hauek eman dira: 1995.eko martxoaren 6ko epaia, Erriberriko eta Agoizko osasun eskualde oinarrizkoen lehen mailako osasun laguntzaren egiturak ezarri zituzten 1990.eko abuztuaren 31ko 224 eta 225 Foru Dekretuei dagokiena; 1995.eko maiatzaren 4ko epaia, Etxarri-Aranazko eta Zaraitzuko osasun eskualde oinarrizkoen lehen mailako osasun laguntzaren egiturak ezarri zituzten 1990.eko abenduaren 5eko 324 eta 325 Foru Dekretuei dagokiena; 1995.eko maiatzaren 12ko epaia, Uharte, Noain, Artaxona eta Villatuertako osasun eskualde oinarrizkoen lehen mailako osasun laguntzaren egiturak ezarri zituzten 478/1991, 479/1991, 480/1991 eta 481/1991 Foru Dekretuei dagokiena eta, hondarrekoz, 1995.eko railaren 11ko epaia, Ultzamako osasun eskualde oinarrizkoaren lehen mailako osasun laguntzaren egitura ezarri zuen 21/1991 Foru Dekretuari dagokiona.

Epai horiek guztiek gizarte laneko diplomadunen eta gizarte laguntzaileen elkargo ofizialaren ordezkari prozesalek jarritako administrazioarekiko auzirako errekurtsoak onartu dituzte eta arestion aipatu foru dekretu helegindakoak indarrik gabe utzi dituzte, ez baitituzte bere egiten sortutako lehen mailako egituretan gizarte langile-laguntzaileen aurreikuspena eta auzia jarri duen aldeari horrela egiteko duen eskubidea aitortu egiten dio.

Beraz, Nafarroako Gobernuak, Osasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 1995.eko martxoaren 6ko, maiatzaren 4ko, maiatzaren 12ko eta irailaren 11ko epaiak, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzirako Epaitegiak eman eta 592, 264, 402/1991 eta 361/1992 Errekurtso Jurisdikzionalen ondoriozkoak direnak, zehatz mehatz betearaztea.

2. Erriberri, Agoitz, Etxarri-Aranatz, Zaraitzu, Uharte, Noain, Artaxona, Villatuerta eta Ultzamako osasun eskualde oinarrizkoak gizarte langile-laguntzaile zerbitzuez hornitzea; zerbitzu horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak horretarako gaituko dituen lanpostuekin beteko dira.

3. Erabaki horrek sortutako gastua, lanpostu horiek aurrekontu aldetik hornitzeko behar den zenbatekoarekin, indarra duen Gastuen Aurrekontuaren 01780-7 lerroaren kargura izanen da.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

5. Erabaki hau Nafarroako Auzitegi Nagusira (Administrazioarekiko Auzirako Epaitegia), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, Ekonomi eta Ogasun Departamentura eta Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren Zuzendaritza Nagusira, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeian.-Lehendakaritza kontseilaria, Federico Tajadura Iso.

Iragarkiaren kodea: A9604308