70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erreprografiako zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikorako deia egiten duena.

-Behin-behineko fidantza:

a) 60.000 pezeta.

-Espedientea jendaurrean jartzeko aldia: Lehiaketan parte hartu nahi dutenek agiri administratibo eta teknikoak eskura izanen dituzte Unibertsitateko Erosketa eta Hornidura Bulegoan, Administrazio eta Kudeaketa eraikinean, Arrosadiako Kanpusa z.g., proposamenak aurkezteko epearen barnean, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Unibertsitateko Erregistro Orokorrean, goizeko zortzi eta erdietatik ordu bi eta erdiak arte. Proposamenak aurkezteko epea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasiko da eta 26 lanegunen buruan bukatuko.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Klausula administratibo eta teknikoen pleguaren 2.2. puntuan adierazten dena.

-Dokumentazioaren azterketa: Kontratazio mahaiak aurkeztu den dokumentazioa kalifikatuko du, baldintzen pleguaren 2.5. puntuan ezarritakoari lotuz, eta iragarki oholean argitaratuko du emaitza, ukitutako lizitatzaileek, hiru laneguneko epean, dokumentazioan atzeman diren akatsak ezagutu eta zuzen ditzaten.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: Kontratazio mahaiak jendaurrean irekiko ditu proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren lanegunean, hamabietan, Unibertsitateko Errektoretzan. Larunbata izanez gero, hurrengo astelehenera arte utziko da.

-Iragarkiak ordaintzeko modua: Iragarki ofizialen eta egunkarietan azaltzen direnen gastuak esleipen-hartzailearen kontura izanen dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren bederatzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A9604039