70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

318/1996 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "11. eremua. Aragoi ibaiaren goialdea (bigarren fasea) soluzio bateratuaren presio handiko ur hornidura" proiektua behin-betikoz onesten duena.

Toki Administrazioari buruzko zuzendari nagusiak otsailaren 26an emandako 109/1996 Ebazpenaren bidez onartu zen Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak eskatutako lankidetza erregimena eta "11. eremua. Aragoi ibaiaren goialdea (bigarren fasea) soluzio bateratuaren presio handiko ur hornidura" proiektua burutzeko desjabetzapen prozedurari hasiera zitzaion, jendaurrean jarri direlarik proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik gabe igaro denez gero, bidezko da aipatu proiektua behin-betikoz onestea.

Horiek horrela eta Toki Administrazioko kontseilariaren abuztuaren 5eko 228/95 Foru Aginduaren bitartez ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "11. eremua. Aragoi ibaiaren goialdea (bigarren fasea) soluzio bateratuaren presio handiko ur hornidura" proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin-betikoz onestea, horretarako otsailaren 26ko 109/1996 Ebazpenean xedaturiko jendaurreko epea ebazten dudalarik.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

3. Ebazpen hau Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari igortzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauorogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Manuel Lezana Odriozola.

Iragarkiaren kodea: A9604471