70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

231/1996 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, ganbio letrak eta protokoloko papera erosteko enkantea esleitzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da, Ekonomi zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 231/1996 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: ganbio letrak eta protokoloko papera erostea.

-Esleipen mota: enkantea.

-Esleipen prezioa: 5.998.283 pezeta.

-Esleipen hartzailea: Industrial Gráfica Aralar, Sozietate Anonimoa.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamabostean.-Ekonomi zuzendari nagusia, Iosu Ardaiz Loyola.

Iragarkiaren kodea: a9604143