70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 1996.eko maiatzaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak emana, "Ziraukiko Lurzati Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" proiektuko lanak enkante bidez kontratatzea xedatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Ziraukiko Lurzati Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" proiektuko lanak enkante bidez kontratatzeko, oinarri orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatu eta egitea.

-Esleipen mota: enkantea.

-Aurrekontua: 388.919.113 pezeta.

-Egiteko epea: hemezortzi (18) hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko bulegoetan (Urdazubiko Monastegia kalea, 28. zk., 7. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: dokumentazioa aurkezteko epea bukatzen denetik hasita hogeigarren egun naturaleko goizeko hamarretan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko bulegoetan (Tutera kalea, 20. Iruña).

Proiektua eta administrazio baldintza partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko Monastegia kalea, 28. zk., 7. solairua, goizeko 9etatik 14ak arte).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

PROPOSAMEN EREDUA

....................... J/A, ......... zenbakiko N.A.N edo I.F.Z., bere izenean edo .................. enpresa ordezkatuz (izena edo helbidea) helbidea ............(e)an duenak, ............. kalea, ...... zk.a, ezaguturik "Ziraukiko Lurzati Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" proiektuko lanak enkantearen bidez esleitzeko Nafarroako Gobernuak argitaratutako iragarkia eta lizitazio hori agintzen duten administrazio baldintza partikularren pleguaren berri duelarik, adierazitako agiriek ezarritakoa betez burutuko dituela hitz ematen du, zenbatekoa .......... pezetakoa (letraz eta zenbakiz) .............izanik, B.E.Z. barne, kontrata bidezko aurreko exekuzioa baino ............ pezeta (letraz eta zenbakiz) ............merkeago.

............(e)n, 19...eko ........aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A9604647