70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1483/1996 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-6001 errepidetik Cordovillara sartzeko bidea egokitzea" proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean jartzen duena, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Bide Zerbitzuak egin duen txostenean "NA-6001 errepidetik Cordovillara sartzeko bidea egokitzea" proiektua aurkeztu du bere onespenerako; proiektu hori egiteko kontrata bidezko aurrekontua 28.981.894 pezetakoa da eta obra horiek Nafarroako Industria Elkartearen, Galar Zendearen eta Nafarroako Gobernuaren artean izenpetutako lankidetza Hitzarmenean sartuta daude.

Proiektuan sartutako obra, funtsean, hau da: errepideko 817 metro egokituko dira; 80 km/h-ko abiadurarako diseinatu da haren trazadura; hasiera, NA-6001 errepidean eginen den T erako gurutzagunea da eta bukaera, Nafarroako Industria Elkartearen instalazioen muga. Zoladuraren egitura-sekzioa, E-2 zelaiunearen gaineko T4 trafikorako proiektatua, hau da: MEC-eko 5 cm, oinarrizko geruzatako zagor artifizialeko 20 cm, eta azpioinarriko geruzatako zagor artifizialeko 20 cm.

Horiek horrela, Bide Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legeko 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "NA-6001 errepidetik Cordovillara sartzeko bidea egokitzea" proiektua teknikoki onestea. Proiektuaren kontrata bidezko aurrekontua 28.981.894 pezetakoa (% 16ko BEZa barne) da.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, 20 lanegunez. Epe horretan pertsona guztiek bidezkotzat jotzen dituzten ohartarazpen eta alegazioak egin ahalko dituzte eta, zerrendan egin diren akatsak zuzentzearren, behar diren datuak idatziz emateko aukera izanen dute. Horretarako interesatuek beren esku izanen dituzte lurzatien planoak, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide Zerbitzuko Obra Atalean (Tulebrasko monasterioa, 2, solairuartea, 1. bulegoa) eta Iruñeko eta Galar Zendeako udaletxeetan.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

5. Foru Agindu honen berri ematea Iruñeko eta Galar Zendeako udalei (eta biei lurzatien planoen kopia bidaliko zaie), Departamentuko Idazkaritza Teknikoari (Desjabetzapen Atala) eta Bide Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamazazpian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Luis María Ibero Elía.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

Behin-betiko okupazioa

Iruñeko udalerria

01 Paula Moreau

García de Paredes kalea, 48

28010 Madril 11,67 Landal. 4 2524

02 Martín Marticorena

Cordovilla 203,37 Landal. 4 2525

03 Iruñeko herrilurra

Iruñeko Udala

Udaletxe plaza, 1 686,71 Landal. 4 2526

04 Fernando Jiménez Fuentes

Guelbenzu kalea, 7

Cascante 277,99 Landal. 4 2527

05 Ciganda Ferrer Fundazioa

Navas de Tolosa kalea, 23-3.

Iruña 25,27 Landal. 4 2528

Galarko udalerria

06 Rosa Martínez-Campos San Miguel

El Salvador taldea, 22-1. C

Iruña 35,73 Landal. 1 116

07 Anunciación Goñi Irujo

Taxoare 3.150,69 Landal. 1 125

08 José María Martinicorena

Peña y Goñi kalea, 3-2. B

20002 Donostia 2.222,87 Landal. 1 126

09 Lorenzo Aldave Aguinaga

Zaragozako errepidea, 4

Cordovilla 243,68 Landal. 1 227

Iragarkiaren kodea: A9604477