70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

206/1996 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Iratxeko monastegia zaharberritzeko lanak kontratazeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Iratxeko monastegia zaharberritzeko lanak presakako prozedura bidezko lehiaketa murriztuaren bidez kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Iratxeko monastegia zaharberritzeko lanak.

-Esleipen mota: Presakako prozedura bidezko lehiaketa murriztuaren bidez eginen da.

-Hasierako prezioa: 143.313.340 pezeta.

-Burutzeko epea: 12 hilabete.

-Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: Iragarki hau argitaratzen denetik bederatzi egun naturaleko epean, Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuko Erregistroan, Santo Domingo kaleko 8an, Iruñean.

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio baldintza partikularren pleguan azaltzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Parte hartzeko eskabideak jendaurrean irekitzea: Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren laneguneko goizeko 9:00etan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

-Proposamenak aurkeztea: Lehiaketan parte hartzeko gonbidapenetik 15 egun naturaleko epearen barruan.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea: Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren laneguneko goizeko 9:00etan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Administrazio baldintza partikularren pleguak eta dokumentazio teknikoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondarearen Atalean daude, Santo Domingo kaleko 8an, Iruñean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Pedro Burillo López.

PROPOSAMEN EREDUA

Izenpetzen duenak, .........................j/a-k, .................. herrikoak, helbidea ..............(e)n eta ............. telefono zenbakia duenak, bere izenean (edo................ ordezkatuz) ....................... lanak esleitu eta burutzeko onetsitako baldintzen, proiektuaren eta administrazio baldintza partikularren berri du eta aipatu dokumentazioari loturik, horiek burutuko dituela hitz ematen du, ................ (letra eta zenbakiz) ......... pezetaren truke.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9604523