70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

643/1996 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Zirujia Ortopedikoaren arloko sendagile espezialista izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Martxoaren 7an emandako 204/1995 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoan barrutiko sendagile espezialista izateko 41 lanpostu betegabe lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren testua onetsi zen, horien artean Traumatologia eta Zirujia Ortopedikoaren arloko sendagile espezialistendako bi. Deialdia 1995.eko apirilaren 19ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Deialdi horren 8. oinarrian ezarritakoa kontuan hartuz, izangaiek eskaini diren lanpostu huts horiek aukeratu ez dituztenez, bidezko da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Traumatologia eta Zirujia Ortopedikoaren arloko sendagile espezialista izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea. Deialdi hori martxoaren 7ko 204/1995 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 1995.eko apirilaren 19ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura eta Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzura bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel María Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9604213