70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

EBAZPENA, 1996.eko maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

1996.eko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1996.eko otsailaren 2ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea izangairik aurkeztu gabe amaitu delarik, bidezko da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Horrenbestez, Lehendakaritza kontseilariak abuztuaren 28an emandako 137/1995 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

2. Ebazpen honen berri ematea epaimahaikide guztiei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan.-Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A9604280