70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

FORU AGINDUA, 1996.eko maiatzaren 20koa, Industri, Merkataritza eta Turismo kontseilariak emana, Felipe Mendoza Haya jauna, bitarteko izaeraz, Enpresa Txiki eta Ertainetarako Laguntzak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idazatian xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitartekotasunez bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek beteko dituztenak nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dira.

1996.eko maiatzaren 7ko Foru Aginduaren bitartez, Industri Zuzendaritza Nagusian Bulegoen egitura garatu da.

Horrenbestez, Industri, Merkataritza eta Turismo kontseilariak,

AGINDU DU:

1. Felipe Mendoza Haya jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, bitarteko izaeraz, Industri Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Txiki eta Ertainetarako Laguntzak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea interesatuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nomina Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeian.-Industri, Merkataritza eta Turismo kontseilaria, Iñaki Cabasés Hita.

Iragarkiaren kodea: A9604294