70. ALDIZKARIA - 1996ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

8/1996 FORU LEGEA, maiatzaren 28koa, uztailaren 24ko 144/1987 Foru Dekretu Legegilea hein batean aldatzen duena. Foru Dekretu Legegile horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa, ordainarazpen parafiskal eta prezioen Foru Legearen Testu Artikuluduna onetsi zen.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, UZTAILAREN 24KO 144/1987 FORU DEKRETU LEGEGILEA HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA. FORU DEKRETU LEGEGILE HORREN BIDEZ NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN TASA, ORDAINARAZPEN PARAFISKAL ETA PREZIOEN FORU LEGEAREN TESTU ARTIKULUDUNA ONETSI ZEN

Uztailaren 24ko 144/1987 Foru Dekretu Legegilea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa, ordainarazpen parafiskal eta prezioen Foru Legearen testu artikuluduna onetsi zuen hura, aldatu da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak arlo horretan nabaritu duen behar bikoitzari aurre egiteko, Departamentu horren esku baitaude egun tasa horiek sortzen dituzten zerbitzuak.

Batetik, 1987 urtetik hona izandako esperientziak eta Osasun Departamentuak garatu beharreko iharduera berri batzuk agertu direnez gero, beharrezkoa egiten da tasak eguneratzea, aurreko urtetan metatu inflazioa kontuan hartuko duena, alegia.

Horrek guztiak arrazoitu du Foru Dekretu Legegile horren 124. artikulua aldatzea.

Bertzalde, Europako Elkarteen Kontseiluak 1993ko abenduaren 22an emandako 93/118/E.E.E. Jarraibideak, Kontseiluaren 85/73/E.E.E. Jarraibidea aldatu eta 89/662/E.E.E. Jarraibidearen A eraskinean eta 90/675/E.E.E. Jarraibidean agertzen diren ikuskapen eta kontrolak, albaitariek animalietatik ateratako produktuei egindakoak, finantzatzen dituenak, ezarri zuen estatu elkartekideek finkatu beharko zituztela haragi freskoen eta haztegiko hegaztien haragien osasun ikuskapen eta kontrolengatik eskuratu beharreko tasak, Jarraibideak berak ezartzen dituen mailen arabera.

Aurreko horretan dioena oinarritzat hartu eta kontuan harturik Batasuneko arau horren azkeneko helburuak hiru xede oinarrizko dituela:

a) Produktuaren kalitateari dagokionez kontsumitzaileari osasun babes bateratua bermatzea.

b) Produktuak Europako Batasunean batetik bertzera libreki ibiltzea, bai estatu batasunkide bakoitzeko barne merkatuan salgai jarritako produktuen kontsumo nazionalerako, bai hirugarren estatuetatik heldu direnendako antzeko kalitate-bermeak oinarritzat hartzen direla.

c) Merkatuen antolamendu komuneko erregelen menpe dauden produktuen lehiakortasunean bihurdurei itzuri egitea.

Lortu nahi diren helburuak bete daitezen, Batasuneko Jarraibidea betetzeko lege neurri egokiak hartzeko beharra sortu da eta hori guztia aipatu Jarraibidea Espainiako lurralde osorako ezarri irizpide homogenoen arabera aplikatzea helburua duen arau baten bidez.

Politika Fiskal eta Finantzarioaren Kontseiluak ezarri ditu irizpide homogeno horiek Lege Proiektuaren eredu baten bidez; eredu hori oinarritzat hartu da Foru Lege honen idazketan eta 93/118/E.E.E. Jarraibideak ezarri muga kontuan hartu, hau da, estatu elkartekideen arauteria propioan ezar daitezkeen murrizketak, aipatu Jarraibide horren eraskineko I. Kapituluan finkatu tasa- mailen 100eko 55 baino murrizketa handiagoak inoiz ez izatea.

Artikulu bakarra.-Uztailaren 24ko 144/1987 Foru Dekretu Legegilearen IX. Tituluaren izena aldatu da eta 124. artikuluari eta IX. Tituluko II. Kapituluari bertze idazketa bat eman zaie; honako hau da horien hitzez hitzeko edukia:

Bat.-Uztailaren 24ko 144/1987 Foru Dekretu Legegilearen IX. Titulua hemendik aitzina "Osasun Departamentuko tasak" deituko da.

Bi.-124. artikulua.

"124. artikulua. Tarifak.

1.-Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak.

A) Egoitza duten zentroak:

Sortu eta abian jartzeko baimena tramitatzea: 25.000.

Haren egitura edo/eta hasierako araubidea aldatzeko baimena emateko tramitazioa edo hura baliokidetzea: 15.000.

Ikuskapen arautua edo norbaitek eskatutakoa: 15.000.

B) Egoitzarik gabeko zentroak:

Sortu eta abian jartzeko baimena tramitatzea: 10.000.

Haren egitura edo/eta hasierako araubidea aldatzeko baimena emateko tramitazioa edo hura baliokidetzea: 5.000.

Ikuskapen arautua edo norbaitek eskatutakoa: 5.000.

C) Osasun garraioa:

Osasun ziurtagiria tramitatzea: 5.000.

Ikuskapen arautua edo norbaitek eskatutakoa: 5.000.

2.-Farmazi erako establezimenduak.

A) Farmaziak:

Jartzeko baimena tramitatzea: 15.000.

Lokalen baimena tramitatzea: 10.000.

Titulartasunaren aldaketa baimentzea: 5.000.

B.P.F. ikuskatu eta egiaztatzea: 25.000.

Beste ikuskapen arautu batzuk edo norbaitek eskatutakoak: 5.000.

B) Banaketa biltegiak:

Jartzeko baimena tramitatzea: 25.000.

Lokalen baimena tramitatzea: 20.000.

Titulartasunaren aldaketa baimentzea: 5.000.

B.P.D. ikuskatu eta egiaztatzea: 50.000.

Beste ikuskapen arautu batzuk edo norbaitek eskatutakoak: 10.000.

C) Ospitaleko Farmazia Zerbitzua:

Jartzeko baimena tramitatzea: 15.000.

Lokalen baimena tramitatzea: 10.000.

Titulartasunaren aldaketa baimentzea: 5.000.

B.P.F. ikuskatu eta egiaztatzea: 50.000.

Beste ikuskapen arautu batzuk edo norbaitek eskatutakoak: 10.000.

D) Botikinak:

Jartzeko baimena tramitatzea: 5.000.

Aldatzeko baimena tramitatzea: 3.000.

Ikuskapen arautua edo norbaitek eskatutakoa: 5.000.

E) Laborategiak edo osasun botika eta produktuak manufakturatu, kontrolatu edo garatzeko zentroak:

B.P.L. laborategian ikuskatu eta egiaztatzea: 250.000.

B.P.L. entseiuan ikuskatu eta egiaztatzea: 100.000.

B.P.C. ikuskatu eta egiaztatzea: 50.000.

G.M.P. ikuskatu eta egiaztatzea: 50.000.

Beste ikuskapen arautu batzuk edo norbaitek eskatutakoak: 10.000.

3.-Gorpuen inguruko osasun neurriak.

A) Gorpua edo gorpuzkiak hobitik atera eta berriro hobiratzeko baimena: 2.000.

B) Gorpua hobiratu gabe Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena: 5.000.

C) Gorpuzkinak Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena: 2.000.

4.-Iharduketa tekniko-administratiboak.

A) Dokumentazio ofizialaren eginbidea: 500.

B) Gida-baimena eta arma-lizentzia lortzeko egin beharreko azterketa psiko-fisikoa: azterketa zentroetan aplikatutakoa.

C) Estatuko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharreko komunikazio, informazio edo bertze iharduera batzuen tramitazioa: 2.000.

D) Osasun publizitatea baimentzea: 2.500.

5.-Albaitari zerbitzuak.

A) Etxean hildako txerriak edo antzekoak aztertzea: 800 pezeta.

B) Animalien osasun kontrola, ausikia gertatzen denean: 2.000 pezeta.

C) Amorruaren kontrako txertatzea, ziurtagiriarekin:

-Etxera agertu gabe: 400 pezeta.

-Etxera agertuta: 1.000 pezeta.

D) Zakurrak harrapatu, bildu eta zaintzeko tasak.

-Zakurra Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroan uztea: 300 pezeta.

-Zakurra etxetik bildu eta Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentrora eramatea: 2.500 pezeta.

-Zakurra etxean harrapatu eta Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentrora eramatea: 7.100 pezeta.

-Harrapatutako zakurra bere jabeari itzultzea: 7.100 pezeta gehi zaintzaren kostua.

-Bertze jabe batzuk adoptatutako zakurrak: 2.500 pezeta gehi zaintzaren kostua.

-Zaintzeagatik egunean, eta gehienez ere 15 egunetan, ordaindu beharrekoa: 350 pezeta.

Zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasen pagamenduak ez ditu egon daitezkeen zehapenak inola ere galaraziko.

E) Elikagaiak esportatzeko albaitarien ziurtagiri ofiziala: 2.500 pezeta."

Hiru.-IX. Tituluko II. Kapitulua.

"II. KAPITULUA

Haragi fresko eta haztegiko hegaztien haragien osasun ikuskapen eta kontrol ofizialen tasa

124 bis artikulua. 1.-Aplikazio eremua.

Foru Komunitateak tasa hau eskatuko die bere lurraldean animaliak hil, kanalak despiezatu edo haragia biltzen duten establezimenduei, artikulu honen 7. zenbakian xedatutakoa galarazi gabe.

2.-Zergagaia.

Tasaren zergagaia kontsumorako haragi freskoen eta haztegiko hegaztien haragien osasun ikuskapen eta kontrol zerbitzuak ematea da, Osasun Departamentuko Albaitari Zerbitzuek kargapeko iharduerak garatzen dituzten establezimendu edo instalazioetan egindakoak badira eta edozein izanik ere ustiategiaren titularra eta haren izaera, egunerokoa, aldi baterakoa edo aldian aldikoa.

Tasaren ordainarazpenaren ondorioetarako, zergagaiaren barnean sartzen diren osasun ikuskapen eta kontrolerako iharduerak honela sailkatzen dira:

-Hil aurreko osasun ikuskapen eta kontrolak, behi, txerri, ardi eta ahuntz, eta zaldi/ekidoen aziendaren eta haztegiko hegaztien haragi freskoak lortzeko.

-Haragi fresko horiek lortzeko hildako animalien hil ondorengo osasun ikuskapen eta kontrolak.

-Gizakien kontsumorako diren kanalak, buruak, mingainak, bihotzak, birikak, gibelak eta bertze barrenkiak identifikatzea.

-Horretarako geletan ateratako pieza txikien zatiketa eta identifikaziorako iharduerak kontrolatzea.

-Osasun ikuskapenaren ziurtagiria, hala behar denean.

-Gizakien kontsumorako diren haragi freskoak biltzeko eragiketak kontrolatu eta ikuskatzea, hala egiten den unetik beretik hasita, azkeneko kontsumitzaileentzako saltokietan dauden lokaletan kopuru txikitan egindakoei dagozkienak izan ezik.

-Animalien hondakinak eta haragi freskoak aztertzea ofizialki gaitutako zentroetan.

3.-Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, zerbitzua ematea eskatu dutenak edo hil, despiezatu edo biltzeko eragiketak egin zaizkien pertsonak.

4.-Ordezkoak.

Tributua ordaintzera beharturik daude, zergadunaren ordezkari diren aldetik:

-Gizakien kontsumorako diren hildako animalien hil aurreko eta ondorengo osasun ikuskapen eta kontrol ofizialei, hondakinen azterketari eta kanalak, buruak, mingainak eta barrenkiak aztertzeari dagozkien tasak: hiltegien edo hiltzeko tokien jabeak edo enpresa ustiatzaileak.

-Despiezatzeko eragiketen kontrolari dagozkion tasak:

a) Arestiko idazatian zehaztu pertsona horiek berak, despiezatzeko eragiketak hiltegian berean egiten badira.

b) Nor bere kabuz despiezatzeko eragiketak egiten dituzten establezimenduen jabeak, gainerakoetan.

-Biltzeko eragiketei dagozkien tasak: biltzeko instalazioen jabeak.

5.-Tributuaren arduradunak.

Subsidiarioki tributuaren erantzule izanen dira:

-Iharduerak bertan behera utzi dituzten sozietateen administratzaileak, ordaindu gabeko tasei dagokienez.

-Porrot, lehiaketa, elkarte eta entitate ororen sindiko, kontuhartzaile edo likidatzaileak, axolagabekeria edo fede gaiztoz egoera horiek eman aitzin sortutako zerga betebeharrak oso-osorik betetzeko beharrezkoak diren kudeaketak egin ez eta egoera horiek behar den subjektu pasiboei egozgarriak badira.

-Azken kontsumitzailearentzako haragiak saltzen dituzten denden titularrak, produktuak sukaldatu edo atondutakoak badira ere, beti ere horien jatorria edo nondik-norakoa ezezaguna bada.

6.-Tributu kuota.

-Tributu kuota zergadunari eskatuko zaio animaliak hil, despiezatu edo biltzen diren bakoitzean.

Hori hala izanik ere, establezimendu berean eragiketa guztiak edo horietako batzuk batera egiten badira, jaso beharreko tasaren zenbateko osoa metatutako aldien kuotena izanen da; honela eginen da:

a) Establezimendu berean animaliak hil, despiezatu eta biltzeko eragiketak egiten badira, tributua ordainarazteko irizpide hauei jarraituko zaie:

1. Jaso beharreko tasa, aipatutako eragiketek sortu tributu kuoten zenbateko metatua izanen da, biltegian sartu arteko guztietan.

2. Halaber, hiltegian jasotako tasak despiezatu eta biltegian kontrolatzeko eragiketak ikuskatzeagatik sortu gastuak adina badira, aipatu bi eragiketa horiengatik ez da inolako tasarik jasoko.

b) Establezimendu berean animaliak hil eta despiezatzeko eragiketak egiten badira bakarrik eta hiltegian jasotako tasak despiezatzeko eragiketak ikuskatzeagatik sortu gastuak adina badira, ez da kontzeptu horrengatik inolako tasarik jasoko.

c) Establezimendu berean despiezatu eta biltzeko eragiketak bakarrik egiten badira, biltzeagatik ez da haragien osasun ikuskapen eta kontrolei dagokien kuotarik sortuko.

-Hiltegietan animaliak hiltzeagatik subjektu pasiboari eskatzen ahal zaizkion kuotak hildako animali kopuruaren arabera zehaztuko dira.

Animaliak hiltzen direnean, hil aurreko eta ondorengo, kanalak, buruak, mingainak eta barrenkiak identifikatzeko eta hondakinak aztertzeko osasun ikuskapen eta kontrolerako iharduera bateratuei dagozkien tributu kuotak hildako animalia bakoitzeko zenbateko hauetan finkatu da:

a) Azienda:

Hildako animalia

bakoitzeko kuota

Azienda mota (pezeta)

Behi-azienda

Larria, 218 kilotik gorakoa 300

Xehea, 218 kilotik beherakoa 167

Zaldi-azienda/ekidoak 293

Txerri-azienda

Saltzekoa, 12 kilotik gorakoa 86

Txerrikumeak, 12 kilotik beherakoak 11

Ardi eta ahuntz-azienda

18 kilotik gorakoak 33

12 kilotik 18 bitartekoak 23

12 kilotik beherakoak 11

b) Haztegiko hegaztiak:

Hildako animalia

bakoitzeko kuota

Azienda mota (pezeta)

Hegazti helduak, 5 kilotik gora egiten dutenak 2,60

Haztegiko hegazti gazteendako, gizentzeko badira eta 2,5

kilotik gora egiten badute 1,30

Haragitako oilasko eta oiloendako eta haztegiko bertze

hegaztiendako, gizentzeko badira eta 2,5 kilotik

beherakoak badira 0,67

Ordezpenerako oiloendako 0,67

-Gainerako eragiketetarako, kuota zehaztuko da despiezatu eta biltzeko eragiketen menpe dagoen tona kopuruaren arabera. Azken horren ondorioetarako eta despiezatzeko eragiketetarako, erreferentzi puntutzat hartuko da despiezatu aurretik haragiak duen pisu erreala, hezurrak barne.

Tributu kuotak hurrengo zenbatekoetan finkatuko dira:

a) Despiezatzeko geletan, kanaletatik lortutako piezak etiketatu eta markatzea barne, egindako osasun ikuskapen eta kontrolei dagokiena: 200 pezeta tonako.

b) Biltzeko eragiketen kontrol eta ikuskapenari dagokiona: 200 pezeta tonako.

c) Animaliak hiltzen diren establezimenduetan osasun ikuskapen eta kontrolak burutzeko egiten diren iharduerei dagozkien gastu administratiboengatik: tonako 48 pezeta, eta horretarako hildako animalien pisua kanalean neurtuko da.

Kontzeptu honen zenbatekoa hurrengo koadroan agertzen diren abelburu bakoitzeko kopuruak aplikatuz ere kalkulatu ahal izango da; kopuru horiek azienda bakoitzeko kanalean eman diren batez-besteko pisuen arabera zehaztu dira.

Unitateko gastu

administratiboen

Unitateak kuota (pezetak)

Behi-azienda larria, kanalean 218 kilotik gora egiten

dutenak 12,4

Aratxeak, kanalean 218 kilotik behera egiten dutenak 8,50

Saltzeko txerriak, kanalean 12 kilotik gora egiten dutenak 3,60

Txerri iberikoak eta gurutzatuak kanalean 12 kilotik gora

egiten dutenak 5,30

Txerrikumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 0,30

Bildotsak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 0,30

Bildotsak, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten dutenak 0,60

Ardi-azienda larria, kanalean 18 kilotik gora egiten dutenak 0,90

Antxumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 0,25

Ahuntz-azienda, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten

dutenak 0,57

Ahuntz-azienda larria, kanalean 18 kilotik gorako egiten

duenak 0,93

Behor-azienda 7,00

Haztegiko hegaztiak 0,08

-Hortik ateratako kuotatik kenduko dira subjektu pasibo ordezkoek ordezkatutako gastu administratiboak; hauek dira hildako unitateko:

Gastu administratibo

ordezkatuak, gehienez

Unitateak ere (hildako unitateko)

Behi-azienda larria, kanalean 218 kilotik gora egiten

dutenak 11

Aratxeak, kanalean 218 kilotik behera egiten dutenak 7,50

Saltzeko txerriak, kanalean 12 kilotik gora egiten dutenak 3,20

Txerri iberikoak eta gurutzatuak kanalean 12 kilotik gora

egiten dutenak 4,75

Txerrikumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 0,28

Bildotsak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 0,28

Bildotsak, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten dutenak 0,50

Ardi-azienda larria, kanalean 18 kilotik gora egiten dutenak 0,80

Antxumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 0,20

Ahuntz-azienda, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten

dutenak 0,50

Ahuntz-azienda larria, kanalean 18 kilotik gorako egiten

duenak 0,83

Behor-azienda 6,27

Haztegiko hegaztiak 0,07

Gastu hauek ez dira inoiz ere hildako tona teorikoko 43 pezeta kalkulatu ondoren atera zenbatekoa baino altuagoak izanen.

-Halaber, subjektu pasibo ordezkoek, albaitari-laguntzaileen eta laguntzaileen kostu ordezkatua kentzen ahalko dute baina ez da merkatuko animaliei dagokienez tonako 391 pezeta eta haztegiko hegaztiei dagokienez tonako 120 pezetako zenbatekoa baino altuagoa izanen. Horretarako, aipatu murrizketa hori konputatzen ahalko da hildako unitateko zenbateko hauek aplikatu ondoren:

Albaitari-laguntzaileek

gehienez ere ordezka.

Unitateak kostuak (hildako unit.)

Behi-azienda larria, kanalean 218 kilotik gora egiten

dutenak 101

Aratxeak, kanalean 218 kilotik behera egiten dutenak 69,3

Saltzeko txerriak, kanalean 12 kilotik gora egiten dutenak 29

Txerri iberikoak eta gurutzatuak kanalean 12 kilotik

gora egiten dutenak 43

Txerrikumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 2,6

Bildotsak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 2,6

Bildotsak, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten dutenak 4,7

Ardi-azienda larria, kanalean 18 kilotik gora egiten dutenak 7,3

Antxumeak, kanalean 12 kilotik behera egiten dutenak 1,9

Ahuntz-azienda, kanalean 12 kilotik 18 bitarte egiten

dutenak 4,7

Ahuntz-azienda larria, kanalean 18 kilotik gorako egiten

duenak 7,5

Behor-azienda 57

Haztegiko hegaztiak 0,20

7.-Nafarroatik kanpo hildako animalien hondakinak aztertzea.

Foru Komunitate honen menpeko establezimendu edo zerbitzuek beren kasa bertze Komunitate batean hildako animalien hondakinak aztertzen badituzte, Komunitate horretan gai horretako erregelamendu tekniko- sanitarioetan aurrikusitako analisi metodoak egiten diren laborategi ofizialki homologaturik ez dagoelako, Foru Komunitateak tasa jasoko du, eragiketa hori lagina ateratzea bada ere; honako honi jarraituko zaio:

a) Analisiak eskatu dituenak behar den kuotaren zatia ordaindu beharko du.

b) Jaso beharreko tasaren zenbatekoa honako hau izanen da:

-Animaliak hiltzeko eragiketengatik ateratako tonako 182 pezeta, edo

-Unitate zifratuko kuota bat, nazio mailan animaliak hil ondoren erdietsi kanalek duten batezbesteko pisuei dagokienez eta hurrengo eskalari jarraikiz:

Unitateko kuota

Unitateak (pezeta)

Behi-azienda larria, kanalean batez-beste 258,3 kilokoak 47

Aratxeak, kanalean batez-beste 177,3 kilokoak 32

Saltzeko txerriak, kanalean batez-beste 74,5 kilokoak 14

Txerri iberikkoa edo gurutzatua, kanalean batez-beste

110,0 kilokoak 20

Txerrikumeak, kanalean batez- beste 6,7 kilokoak 1,20

Esne-bildotsak, kanalean batez-beste 6,7 kilokoak 1,20

Bazko-bildotsak, kanalean batez-beste 12,0 kilokoak 2,20

Ardi-azienda larria, kanalean batez-beste 18,8 kilokoak 3,40

Esne-antxumeak, kanalean batez-beste 4,9 kilokoak 0,90

Akerrak, kanalean batez- beste 10,9 kilokoak 2

Ahuntz-azienda larria, kanalean batez-beste 19,3 kilokoak 3,50

Behor-azienda, kanalean batez-beste 145,9 kilokoak 27

Haztegiko hegaztiak, kanalean batez-beste 1,6 kilokoak 0,30

c) Analisia egitea eskatu duenak ordaindu beharko ditu aztertu beharreko haragi edo barrenkien laginak igortzeko gastuak, behin albaitari ofizialek aukeratu ondoren.

8.-Sortzapena.

Tasa sortuko da zerbitzua ematea eskatzen den unean.

9.-Likidazioa eta dirusarrera.

-Artikulu honetako 6. zenbakia aplikatu ondorengo tasa likidatu eta haren dirusarrera egiteko 4. zenbakian aipatu subjektu pasibo ordezkoek autolikidazioa egin beharko dute, aurreko hilabete naturalean sortu tasak hilabete bakoitzeko lehen hogei egun naturaleko epean.

-Analisiak egitea eskatu duenak 7. zenbakian aipatu tasa likidatu eta haren sarrera eginen du aurreko idazatian agertu epe berean.

10.-Tasa erasatea.

Zergadunaren ordezkoek tasaren zenbatekoa erasan beharko dute fakturan, zerbitzua ematen den egun berean.

11.-Erregistroko liburu ofiziala.

Animaliak hiltzen diren establezimenduetan egindako eragiketak, sortutako tasak eta egindako likidazioak liburu ofizial batean erregistratu beharko dira. Osasun Departamentuak gaitu eta baimenduko du liburu hori. Betebehar hori betetzen ez bada, diru-zehapenak jarriko dira, ustiategietako titularren jarrerak osasun arloan tipifikatzerakoan zehaz daitezkeenak edozein izanik ere.

12.-Bertze xedapen batzuk.

Lehena.-Tasa ez zaie zuzenean edo zeharka hirugarrenei itzuliko haragiak esportatzen badira.

Bigarrena.-1. Foru Komunitatean hildako animalien azterketa Komunitate horren menpe ez dagoen zentro batean egin behar bada, aipatu zentro hori atxiki zaion Administrazioak jasoko du eragiketa horri dagokion tasa.

2. Analisi horiek Foru Komunitateko Administrazioaren organo batek eskatu baditu, Komunitate horrek ordaindu tasaren zenbatekoa zerbitzu hori jaso duen pertsonari erasanen zaio.

Hirugarrena.-Foru Lege honen ondorioetarako, hildako animaliaren unitateko horrenbertze pezeta bihurtzeko erabilitako batez-besteko pisuak hauek dira:

Kanalean duen

batez-besteko pisua

Azienda mota (kilo)

Behi-azienda larria 258,3

Aratxeak 177,3

Saltzeko txerriak 74,5

Txerri iberikoak edo gurutzatuak 110

Txerrikumeak 6,7

Bildots txikiak 6,7

Tarteko bildotsak 12

Ardi-azienda larria 18,8

Esne-antxumeak 4,9

Tarteko antxumeak 12

Ahuntz-azienda, kanalean 18 kilotik gora egiten duena 19,3

Behor-azienda 145,9

Haztegiko hegaztiak 1,6"

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honen bat eta bi idazatiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko dute indarra.

Foru Lege honen hiru idazatiak 1996ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.

Hori hala izanik ere, biltzeko eragiketen kontrol eta ikuskapenerako tasa, 144/1987 Foru Dekretu Legegileko 124. bis artikuluak aipatua, ez da galdatuko harik eta 93/118/E.E.E. Jarraibideko eraskinean aurreikusitakoa garatu arte.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.

Iragarkiaren kodea: A9604413