66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena, Mankomunitateko ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuaren gaineko ordenantza orokorrari

Batzar Orokorrak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita bederatzian eginiko bilkura berezian ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa.

Mankomunitateak uraren ziklo integrala bere gain hartu duenez, eta horren ondorioz Mankomunitateko ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuari buruzko ordenantza orokorra ezartzeko egin den espedientea ikusirik.

6/90 Legearen 325. eta hurrengo artikuluetan eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

ERABAKI DA:

1.-Hasiera bateko onespena ematea Mankomunitateko ur hornidura, saneamendu eta arazketa zerbitzuaren gaineko ordenantza orokorrari.

2.-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitateko iragarki oholean argitaratu ondoren, erabaki hau jendaurrera ateratzea 30 egunez, eskubidedun interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta erreklamazioak, enurak eta ohartarazpenak aurkez ditzaten.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, Corpus Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9604384