66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kontratazioa, Mankomunitateko ur hornidura, saneamendu eta arazketa instalazioetako kudeaketa tekniko, mantenimendu eta kontserbazio zerbitzuak emateko

Batzar Orokorrak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita bederatzian eginiko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa.

Mairagako Mankomunitateko ur hornidura, saneamendu eta arazketa instalazioetako kudeaketa tekniko, mantenimendu eta kontserbazio zerbitzuak lehiaketa bidez kontratatzeko espedientea irekitzeko erabakia maiatzaren 10ean hartu zenez.

Horren izapideak eginda, eta klausula administratibo eta teknikoen pleguak egin ondoan.

Administrazio Publikoetako kontratuei buruzko 13/95 Legearen 197. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuz,

ERABAKI DA:

1.-Lizitazio prozedura presakako dela deklaratzea.

2.-Mankomunitateko ur hornidura, saneamendu eta arazketa instalazioetako kudeaketa tekniko, mantenimendu eta kontserbazio zerbitzuak lehiaketa bidez kontratatzeko baldintza teknikoen plegua eta baldintza administratiboen plegua onestea.

3.-Lizitazioari hasiera emateko, iragarki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta egunkarietan, 13 laneguneko epean, proposamenak aurkeztu ahal izateko.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, Corpus Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9604382