66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Ur Horniduraren Zerbitzuaren kudeaketa, hondakin uren saneamendu eta arazketa (uraren ziklo integrala) Mankomunitatearen esku uztea

Batzar Orokorrak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita bederatzian eginiko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa.

Batzar Orokorrak, 1996ko martxoaren 15ean eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen esku uztea ur horniduraren zerbitzua, hondakin uren saneamendu eta arazketa (uraren ziklo integrala), beti ere Mankomunitateko kide diren udaletako dermioen barrenean. Halaber, erabaki zuen Mankomunitatearen esku uztea amankomunaturik dauden entitateek dohainik lagaturiko ondasun higikorrak eta higiezinak, eta kontzesio administratiboak eta ukitutako eskubideak, aurkeztutako inbentarioen arabera.

Iragarkia 1996ko apirilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenez, eta alegazioak egiteko epea iraganik, alegazio bat aurkeztu du José M.ª Olcoz Verdún jaunak.

Horri buruz emandako txostena ikusirik, eta 6/1990 Foru Legearen 205, 207 eta 136. artikuluetan eta bat doazen xedapenetan xedatutakoa aplikatuz.

ERABAKI DA:

1.-José María Olcoz Verdún jaunak aurkeztutako alegazioa oso-osorik ezestea, txosten juridikoan azaldutako irizpideei jarraikiz.

2.-Behin-betikoz onestea Mankomunitatearen esku uztea horniduraren zerbitzua, hondakin uren saneamendu eta arazketa (uraren ziklo integrala), beti ere Mankomunitateko kide diren udaletako dermioen barrenean.

3.-Behin-betikoz onestea, Mankomunitatearen esku uztea amankomunaturik dauden entitateek dohainik lagaturiko ondasun higikorrak eta higiezinak, eta kontzesio administratiboak eta ukitutako eskubideak, aurkeztutako inbentarioen arabera.

4.-Zerbitzua emateko Mankomunitateak bere gain hartu behar dituen finantza-kargen zenbatekoaren balioespena onestea, diru hori Udalei ordainduko baitzaie, honekin batera doan txostenaren arabera. Zenbatekoa laurogeita hiru milioi, berrehun eta hogeita zazpi mila zazpi ehun eta hirurogeita hamasei (93.227.776) pezetakoa da.

5.-Behin-betikoz onestea Tafallako Udalaren Ur Zerbitzuko langileen atxikipena eta lekualdaketa, alegia, Mankomunitate honetara sartzea erabaki zutenena, beti ere langileek beren enpresan zituzten eskubide eta kategoriak errespetatuz.

6.-Lehenbiziko erabakia interesatuari jakinaraztea eta erabakia oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, Corpus Solchaga Catalán.

Iragarkiaren kodea: A9604381