66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Akats zuzenketa, Etxarri-Aranazko Udaleko kontuhartzaile-diruzain izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako eta bitartekotasunez hornitzeko deialdiarena

Alkatetza honek, 1996.eko maiatzaren hogeita zazpian, 1996.eko maiatzaren 17ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiaren 7. oinarriari zuzenketa egin dio, eskabideak aurkezteko epeari doakionean hain zuzen. "hamabost egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik" dioen tokian, esan behar du: "hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontaturik", 1996.eko maiatzaren 17tik alegia.

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Juan Kruz Aldasoro Jauregi.

Iragarkiaren kodea: A9604357