66. ALDIZKARIA - 1996ko maiatzaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

213/1996 FORU DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Pablo Larraz Algarra Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko Industri eta Merkaturatze atalburu jaunaren kargu-uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idazatian xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitartekotasunez bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz. Halaber, ezartzen du izendapen horiek egin dituen organo eskudunak edozein unetan xedatzen ahal dituela haien kargu-uzteak.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Pablo Larraz Algarra Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako Departamentuko Industri eta Merkaturatze atalburu jaunaren kargu- uztea xedatzen da, berak eskaturik, eta emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamahiruan.- Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Javier Otano Cid.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herrien Sustapenerako kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: A9604056